ORAIN Elkartearen zerbitzuak, arlo ezberdinetan garatzen dira:

- Nerabeentzako Prebentzio Tailerrak: Tailer hauek Prebentzio Unibertsal, Selektibo edota Zuzenduak izan daitezke, zuzentzen diren taldearen arabera. Taldekako eskuhartzea da, arrisku faktoreen murrizketaraantz eta droga kontsumoen aurrean jokabide arduratsua izaterantz zuzendua.

- Gurasoentzako Tailerrak: Adintxikikoen ardura duten gurasoei zuzenduriko tailer edota hitzaldiak, adintxikiko hauen sustantzien erabilerari heldu eta aurre egiteari buruzko gaiak lantzen direlarik, pauta hezitzaile egokiak, gaitasun parentalak etabar.

- Eskola eta HLKP ( Haserako Lanbide Kualifikazio Programak) zentruetan Prebentzio Tailerrak: Eskoletan eskuhartzeak hiru mailatan eta modu koherentean lanegitea eskatzen du: eskuhartze koordinatua ikasle nerabeekin, gurasoekin eskuhartzea eta irakaslegoarekin eskuhartzea azkenik, eskolarteko kontsumoari aurre egit ildo bateratu bat sortzeko helburuarekin.

- Helduentzako Prebentzio Tailerrak: Prebentzio Zuzendua duen programa da, kannabi edota alkoholaren ohiko kontsumitzaileeri zuzendua arrisku eta kalteen murrizketa modelua landuaz. Tailerrak kannabi edota alkoholaren kontsumitzaile helduekin osasunerantz lanegitera zuzentzen dira, arriskuak eta erabilera desegokiak murrizterantz eta neurrizko erabilera egokien indartuaz.

- Orain Eskuhartze Espezializatuaren Lan Unitatea: Adikzioekin arazoak daukaten erabiltzaile eta hauen familiarentzako bakarkako eskuhartze unitatea. kasu bakoitzena, adikzioari aurre egiteko helburuak ezrtzne dira; eskuhartze terapeutiko eta hezitzaile bat eginez.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información